XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), ertzetik hurbil hazten ziren, Lainoko Itsasoaren azalerapean, ihi antzeko batez egiten zen eta
Ihi haiek, aidean erabat malguak eta ia bigunak baziren ere, lainoan zuzen jartzen ziren, bera baino arinagoak eta gainean flotatzen zirelako.
Tankera hartaz, flotatzen ziren ere noski, haietaz eraikitako itsasontziak.
Yskaltarrek zeramatzaten jantziak, baziren, aldi berean, gerrontze igerigailu antzeko bat, baten bat lainoan erortzekotan.
Baina hura ez zen Yskaltarren sekretua, ezta azaltzen zuen haren ekintza guztiak zuzentzen zituen lagunkidetasun bitxiaren arrazoia ere.
Laster Bastianek hauteman zezakeen moduan, bazirudien
Arrazoia aurrerago arte ez zuten jakin.
Hiru laino-itsasgizonek esaten zutenaz, gau hartan bertan itsasoratuko zirela atera zuenean, galdetu zien ea ezin zuten eraman untzimutil moduan.
Azaldu zioten Skaidanetik bidai bat zeharo ezberdintzen zela beste edozein itsasbidai batetik, zeren eta sekulan ezin bait zitekeen jakin, zenbat iraunduko zuen, ezta, azken finean nola helduko zen ere.
Bastianek berdin ziola esan eta marinelek bere untzian onartzeko baimena eman zioten.
Gaua erortzean, lainoa, espero zen legez, hasi zen igotzen eta gauerdi aldera, zumezko hiriaren altuerara iritsia zen.
Lehen aidean zintzilika zeuden untzi guztiak orain azalera zurian flotatzen ziren.
Bastian zegoen itsasuntzia
Iadanik lehenengo begiradan Bastianek bere buruari galdetu izan zion zein propultsio mediok mugiarazi zezakeen, belarik, ez arraunik ez helizerik ez zeukan itsasuntzi antzeko hura.
Belek, jakin zuen bezala, ez zuten ezertarako balio izango, Skaidanen gainean ia beti baretasuna
Itsasuntzia bultzatzen zuen indarra arras bestelakoa zen.
Gainalde erdian, plataforma borobil bat zegoen, pixka bat altxaturik.
Bastianek hasieran iadanik so egin zion, (...).